Czas  4 godzin 8 minut

Współrzędne 1864

Uploaded 15 kwietnia 2019

Recorded kwietnia 2019

-
-
930 m
528 m
0
2,6
5,1
10,24 km

Obejrzane 25 razy, pobrane 0 razy

w pobliżu Aginaga, País Vasco (España)

Ibilbide honen proposamena hau da, ohiko mendi bideak erabiliz Izaspi mendigunearen mendebaleko tontorreetatik txango erraz bat egitea.

Aginaga Azkoitiako auzoa izatetik Zumarragakoa izatera pasa zen 1989 urtean. Zumarraga-Azkoitia errepidean, Urola errekaren ondotik 4 kmra kokatzen da auzo polit hau, Oleta mendiaren hego ixurialdean, 500 metro inguruko altitudean. Herrigune koxkorra (eliza, frontoia...) edukitzeaz gain hainbat baserri ikusten dira malda horietan sakabanaturik. Izaspi Mendigunearen ohiko sarbide eta abiapuntua da Aginaga.

Naiz eta pinudi eta bestelako basoez inguraturik egon mendigune honen tontorrak irekiak dira. Gipuzkoaren erdialdean kokaturik beraien garaierak oso panoramika zabalak eskeintzen ditu edozein norabidera begiratuta, ikusgarriak. Abereak ibiltzen dira goiko larreetan. Tontor eta lepo hauek oso antzinatik erabiliak izan dira. Paraje hauetan ikus ditzazketen tumuluak, trikuharriak eta beste aztarna megalitikoak dira horren lekuko.

Tontor hauetatik igarotzeko mendi bide sare ona dago, horietako asko ondo balizatutakoak. Abiapuntuen aukera ere, sarbideak, ez da makala, non eskuragarritasun horrek mendizale asko erakartzen ditu asteburuetan Izaspi mendigunearen bueltan dauden herrietatik. Samiñon, esatebaterako, hiru herrietako mugak elkartzen dira, Azkoitia, Azpeitia eta Zumarragakoa hain zuzen ere.

Ibilbide erraza eta oso gomendagarria. Mendizaletasuna pizteko paraje aproposak dira. Eguraldiak lagunduz gero Kantauri itxasoa ez ezik Gipuzkoa inguratzen duten mendigune guztiak eta haratago izango ditugu ikusgai. Ederra benetan!!!
Ezkerretik Oletako mendi lepora
Aginaga Auzoa
Azpeitia
Oleta 837m
Erpin geodesikoa
Azkoitia

Komentarze

    You can or this trail