Czas  3 godzin 40 minut

Współrzędne 978

Uploaded 19 lutego 2018

Recorded lutego 2018

-
-
557 m
201 m
0
2,5
5,1
10,16 km

Obejrzane 427 razy, pobrane 1 razy

w pobliżu Lecároz, Navarra (España)

Gaurko eguneko txangoa burutzeko 40 lagun elkartu gara Lekarotzeko plazan.

Eguraldiaren iragarpenak onak ez izan arren menditik ibilbide bat burutzeko asmoak baziren beraz Lekarotzek herriko plazatik abiatu izan gara Beltzuri errekaren haranaren barna joateko.

Ibilbide polita izan da, bereziki kontutan izanik bidearen zati luzea bide zahar batetatik burut egiten dela. Garai bateko harriz osaturiko gurdi bidearen arrasto asko ditugu oraindik ikusgai nonahi.
Herritik irteteko iturria eta elizaren aurretik pasa gara. Iturri monumental honek herritar aberats batek ordaindutakoa da.

Hona hemen txangoaren bidea eta altimetria.














Ondoren aldapa behera egin behar izan dugu herriko azken etxeetara hurbiltzeko.



































Borda eta baserri baten parean, portlandezko pista utzi eta gure eskuinetik errekaren ezkerreko ertzetik doan bide zaharrera pasa gara.



















Munoko Kaskoaren magaletan ibili izan gara, Beltzuri errekatik gertu, berriz ere portlandezko pistarekin elkartu arte.



















































































Pistarekin topo egitean, eskuinetik gora abiatu gara Muno Kaskoko lepora arte.




GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/02/lekaroz-munoko-kaskoa.html
Skrzyżowanie

Bidegurutze-01Eskuin

Portlandezko pista bertan utzi behar dugu. Baserri bat igaro eta gero eskuinera bide zaharrera pasatuz.
Skrzyżowanie

Bidegurutze-02Ezker

Metro batzuk geroago eskuineko bide zaharrera pasatu beharra dago. Harrizkoa.
Skrzyżowanie

Bidegurutze-03Eskuin

Errekaren aldamenetik joanda, puntu honetan berriz portlandezko pistarekin elkartuko gara. Oraingoan eskuinetik gorat jarraitu beharko dugu tarte batez.
Skrzyżowanie

Bidegurutze-04Eskuin

Munoko Kaskoko mendi-lepora iristean, eskuin aldean borda bat dago. Igotzeko ezkerretik abiatzen den pistara pasako gara, Beltzuri errekaren haranean murgiltzeko.
Skrzyżowanie

Bidegurutze-05Eskuin

Aurreko bidegurutzetik metro gutxi batzutara ezkerreko bide zaharrera pasatu, ez igo zuzen doan pistatik.
Waypoint

BORDA-1

Beltzuriko errekatik gertu dagoen borda da. Martiñeneko borda bat da. Bide zaharra honen aldamenean doa.
Waypoint

BORDA-2

Gorago bertze borda bat dago. Zahar berritua.
Źródło

Iturria Lekarotz

Lekaroz herriko plazan dagoen iturria. Garai bateko herritar aberats batek enkargatutakoa.
Architektura sakralna

Lekarozeko eliza

Lekaroz herriko eliza.
Szczyt

Muno Kaskoa

Gaurko txangoko mendia. Munoko Kaskoa, tontortxo borobildua da. Zuhaitz batzuk ditu eta gainontzekoa soroak dira.

Komentarze

    You can or this trail