Pobierz

Długość śladu

6,75 km

Suma

79 m

Poziom trudności

Łatwy

zejść

79 m

Max elevation

56 m

Trailrank

85 5

Min elevation

16 m

Trail type

Loop

Czas

2 godzin 45 minut

Współrzędne

774

Uploaded

25 lutego 2019

Recorded

lutego 2019
  • Rating

     
  • Information

     
  • Easy to follow

     
  • Scenery

     
Be the first to clap
7 Opinie
 
Share
-
-
56 m
16 m
6,75 km

Obejrzane 1014 razy, pobrane 52 razy

w pobliżu Hendaye, Nouvelle-Aquitaine (France)

Itsasora gerturatu naiz gaurko txangoa burutzeko. Hendaiako Abadie gazteluaren inguruak ezagutu eta Hendaiako labarretatik ibiltzeko. Ibilbide laburra baina polita oso. Desnibel urrikoa eta 7 km baino gutxiagoko distantzia duena, gainera zenbait lekutan laburbideak topatuko ditugu.

Hezetasun askorekin lokatsa topatuko dugu, gaurkoan bezala.

Ibilbide honen berezitasunak, labarrak eta bertako landarediazgain Abadieko gaztelua Viollet-Le-Duc berak 1864tik 1884ra bitartean eraikia eta bigarren mundu gerrako Atlantikoko defentsa sareko zenbait bunkerrak dira.



Ibilbidea eta altimetria







Ibilbidea zenbait tokitik hasi daiteke baina aparkatzeko tokirik hoberena Hendaitik zibururako errepidean dagoen aparkalekua denez, bertan hastea erabaki izan dugu.

Aparkalekuan berean informazio oholtxo bat dugu eta bertatik zebra pasabide batetara iritsiko gara.











Errepidea zeharkatu eta ezkerreko aldetik jarraituko dugu metro gutxi, eskuinetik abiatzen den pistatik errepidea uzteko.







Ataka bat gainditu eta mapa handi bat ikusgai izango dugu.











Pista honetatik Abadia gazteluko ermuetan barneratuko gara. Hasieran hesi edo gazteluaren lurrak inguratzen zituen hormarekin topo egingo dugu.



Basotik labarren gainean diren soro batzuetara hurbildu eta bertan itsasoaren aurren ikuspegiak izango ditugu.







Bertan bidegurutze bat dago. Ibilbidea apur bat gehiago luzatzeko eta Loineko badiaren ikuspegi zabalagoak izateko asmoz, eskuineko bidea hartuko dugu.







Bideak basotik aterako gaitu eta soroen artean bai itsasoa baita Larun mendiko ikuspegi zabaletaz gozatzeko beta izango dugu.







Aurrerago Abadiako barrutiaren mugara iritsiko gara, bertan ataka bat gainditu eta zuzen jarraituko dugu. Bidea oso ongi egokiturik aurkitu dugu, nahiz eta gaurkoan lohiaz beterik izan.







Aurrerago Erlaitz etxera gerturatuko gara. Hauxe dugu parke honetarako bertze sarbide bat eta bertan informazio eremua dago.







 Gaurkoan itxita zegoen baina errepidetik etxera iristerik dago eta aparkaleku txiki bat ere badu.











Bisita laburraren ostean aurreko bidegurutzera bueltatu eta labarreko bidetik jarraituko dugu apur batez, bertako kableak ikusteko asmoz.











Badiaren ikuspegi ederrak izango ditugu. Apur bat aurrerago joan eta bertatik itzultzea erabakiko dugu.



















Bide beretik bueltatu eta Abadiako eremuan barneratuko gara. Labarretatik jarraituz







Goizeko bidegurutzea gainditu eta metro batzuk aurrerago eskuinetik jarraituko dugu behatoki batetara iristeko.











 Loiako badiaren panoramika.





GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/abadiako-gaztelua-eta-hendaiako-labarrak.html
Skrzyżowanie

Errepide nagusia

Errepidea zeharkatzeko zebra pasabidea topatuko dugu aparkalekuaren bukaeran.
Panorama

Kostaldeko behatokia

Gaurkoan puntu honetara gerturatu eta buelta egingo dugu. Loiako badiaren ikuspegi ederrak dira bertatik.
Ryzyko

BUNKER 04

Bertze bunker bat.
Waypoint

ATE 1

Abadiako barrutitik irteteteko ate hau gaindituko dugu.
Panorama

Point Sain Anneko bunker eta behatokia

Point Sain Anneko bunker eta behatokia. Toki berezia batetik ikuspegiengatik eta bertzetik bunkerrarengatik.
Panorama

BEHATOKIA 03

Bertze behatoki bat labarretan.
Panorama

BEHATOKIA 01

Loiako badiaren gaineko behatokia.
Ryzyko

BUNKER 01

Bunker handiaren aurriak. Basoak estaliak ditu.
Ryzyko

BUNKER 2

Atlantik walleko bertze bunker bat.
Waypoint

Kableak

Itsasotik merkantziak gorat igotzeko erabiltzen zituzten kableetako eredu bat dugu bertan.
Punkt informacyjny

ERLAITZ ETXE

Abadiako gazteluko eremuaren sarbide bat. Bertan informazioa topatu daiteke. Parkearen harrera lekuetako bat da.
Waypoint

Bidegurutzea 01 Eskuin

Errepidea utzi eta eskuinetik abiatzen den pistara pasas. Abadiako domeinuan barneratzeko.
Skrzyżowanie

Bidegurutzea 02 Eskuin

Bidearekin jarraitzeko hasieran eskuinetik joko dugu, Abadiako barrutitik irteteko.
Skrzyżowanie

Bidegurutzea 03 eskuin

Eskuineko aldetik jarratiuko dugu. Labarretako bideari jarraituz.
Skrzyżowanie

Bidegurutzea 04 Eskuin

Labarretatik jarraitu behatoki batetara iristeko. Gero leku berera itzuliko gara.
Skrzyżowanie

Bidegurutzea 05 Eskuin

Labarreko bidea jarraitzeko eskuinetik segi. Zuzen joatekotan laburbidea da. Gero bertze aldetik itzuliko gara.
Skrzyżowanie

Bidegurutzea 06 Eskuin

Labarretatik jarraitzeko berriz ere eskuinera jo. Bertzela laburbidea izango dugu.
Skrzyżowanie

Bidegurutze 07 Eskuin

Berriz ere eskuinetik labarreta hurbiltzeko.
Skrzyżowanie

Bidegurutze 08 eskuin

Eskuineko bidetik labarretara.
Skrzyżowanie

Bidegurutze 09 zuzen

Zuzeneko bidea hartu. Ezkerretik bidea laburtzerik baden arren.
Parking

Hendaye

Hendaia herriaren irteeran topatuko dugun aparkalekuan dugu gaurko txangoaren hasiera.
Punkt informacyjny

LARRETXEA

Abadiako barrutirako bertze sarbidea. Informazioa eta harrera lekua.

7 Opinie

  • Zdjęcie Rocaviva

    Rocaviva 24 mar 2019

    Hola Mikel.
    Estoy pensando ir por esta zona y me ha gustado tu ruta, gracias por subirla. Siguiendo tu ruta veo que hay un camino que va hacia el castillo de Abaddia, ¿sabes si se puede ir por ahí? Es por aprovechar la caminata y acercarnos directamente hacia el castillo.
    Gracias por anticipado.

  • Zdjęcie Mikel Ozkoidi

    Mikel Ozkoidi 25 mar 2019

    En principio la entrada para la visita al castillo se realiza desde la carretera, por lo tanto tendrías que entrar desde allí, la ruta visita la zona de acantilados y parque.

  • Zdjęcie Rocaviva

    Rocaviva 25 mar 2019

    Gracias por la información, tu ruta es muy chula.
    Saludos.

  • Zdjęcie Mikel Ozkoidi

    Mikel Ozkoidi 26 mar 2019

    Muchas gracias.
    Cerca de Hendaya tienes otra para visitar las playas de Anglet y poder ver el curioso bunker llamado La Kaverne en el acantilado cercano a Biarritz.
    https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/angleteko-hondartzak-2019-02-15-33737233

  • Zdjęcie Rocaviva

    Rocaviva 26 mar 2019

    Se agradecen las ideas cuando vas a un lugar que no conoces, lo tengo en cuenta.

  • Eunaciax 4 lip 2021

    I have followed this trail  zweryfikowane  View more

    Umeekin egiteko oso aproposa

  • Zdjęcie Mikel Ozkoidi

    Mikel Ozkoidi 4 lip 2021

    Bai. Holaxe da. Gainera paisai ederretaz gozatzeko beta eskaintzen du ibilbide labur hau.

You can or this trail